Ibon MONDRAGONeko Jasangarritasun Arduraduna da. Eginkizun horretatik, Taldeko kooperatiben jasangarritasun-estrategiak garatzen laguntzen du, eta baita estandarren hobekuntzan, jasangarritasunaren arloko txostenetan eta MONDRAGONEN Klima-politikaren garapenean, honako gai hauek bereziki landuz: deskarbonizazio energetikoa, ekonomia zirkularra, hornidura-katea, mugikortasuna eta isurketen neutralizazioa.
Bere karrera profesionala Mondragoneko Esperientzia Kooperatiboari lotuta dago, aurrena IKERLAN Ikerketa Zentroan, eta hurrena MUNDUKIDE Fundazioaren Lankidetza-programen Latinoamerikarako arduradun gisa.
Industria Ingeniaria da TECNUM eta MBAtik, eta kooperatibismoan espezializatu da Mondragon Unibertsitatetik.