Zientzia Kimikoetan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatetik eta BSc (Hons) Applied Chemistry Strathclyde University-tik.
Bere karrera profesional osoa Ihoben garatu du, 1992az geroztik. Hasieran, ikerketari lotuta lan egin zuen, HCH eta PCBak suntsitzeko prozesuen garapenaren arduradun gisa (laborategiko eskalatik eskala industrialera). Geroago, euskal industriaren ingurumen-hobekuntza erraztera zuzendutako erremintak, tresnak eta laguntza-zerbitzuen diseinu eta garapenean parte hartu du.