15 urtetik gorako esperientzia profesionala harreman instituzionaletan, sindikatu eta elkarteekiko negoziazioan eta proiektuen kudeaketan. Confebaskeko laneko segurtasun eta osasun, ingurumen eta gizarte-gaien arduraduna. Horren aurretik, Espainiako Renaulteko barne-prestakuntzaren eta pertsonalaren administrazioaren arduraduna izan zen, eta Renault Consulting-eko kontsultore juniorra. Nazioarteko esperientzia du Europako Parlamentuan eta Euskadiren Bruselako Ordezkaritzan. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik eta EU Law-eko Master of Laws Leuvengo Unibertsitatetik. Jasangarritasunari, LAPari eta europar politikei buruzko prestakuntza. Eleaniztuna (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, italiera eta alemana). Jasangarritasunaren arloko aholku-organoen eta batzordeen kidea (EGE, Ingurumena, LAP, Gizarte-gaiak). Piano-ikasketak egin ditu eta biziki gustatzen zaizkio musika, yoga eta bidaiak.