Macarena Larrea – Basque Circular Summit
CART

No products in the cart.

Macarena Larrea

Orkestra – Euskal Lehiakortasunerako Institutuko Energia eta Ingurumenaren arloko Lab-eko ikertzailea

Macarena Larrea, Orkestrako ikertzailea, Enpresen Sustapen eta Garapenean Doktorea da EHUtik. Bere ikerketaren ardatz nagusiak politika energetiko, klimatiko eta industrialak dira, batez ere Europan, Espainian eta EAEn.

Macarenak parte hartu du Euskadiko eta Espainiako sektore energetikoa -orokorrean- eta politika energetikoaren erronak aztertzen dituzten proiektutan, eta baita ekonomiaren deskarbonizazioarekin eta lehengaien horniduraren bermearekin lotutako gaietan ere (funtsezkoenak, ikuspegi geopolitikotik), zenbait erakundearen lankidetzarekin.

Master bat du Deustuko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Itsas Ardularitza Eskolarekin batera lankidetzan antolatutako Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketan, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitate Komertzialetik.

Orkestran sartu aurretik, EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedran lan egin zuen,  eta Profesionalak Espezializatzeko beka bat jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusitik , Europar Ikasketen eta Eskualde arteko Lankidetzaren arloetan aritzeko.

This is an official World Circular Economy Forum Side Event