Ingurumen Teknologien Doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik (Nazioarteko Doktore Aipamena) eta Ekonomia Zirkularrari buruzko doktoratu ondokoa Manchesterko Unibertsitatetik (Erresuma Batua). Ikertzaile bisitaria izan zen Danimarkako Ingurumen Ikasketen Zentroan (Aalborg, Danimarka), eta Tecnalia Research and Innovation-en lan egin zuen (Energia eta Ingurumen Atala), eta baita ingurumen-aholkularitzaren eremuan ere. Gaur egun, Ikerbasque Research Associate Professor da, eta baita Ekonomia Zirkular eta Jasangarritasun Industrialari buruzko Ikerketa Taldearen Zuzendaria ere (ECSI), Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean. Halaber, erakunde hauen kidea da: International Society for Circular Economy, International Society for Industrial Ecology, Forum for Sustainability through LIfe Cycle, CTN-UNE 323 Batzordea -Ekonomia Zirkularra- eta Future Earth (Circular Economy and the Clean Energy Transition).