Cristina Rodríguez EROSKI Taldeko Jasangarritasun Arduraduna da. EROSKI Taldearen Politika definitzeaz arduratzen da, Ingurumen-jasangarritasunaren eta Gizarte-ekintzaren arloetan, eta hortik sortzen diren proiektuak koordinatu, garatu eta bultzatzeaz ere bai.
Ingeniaritza Kimikoan lizentziatua da, Ingurumen-ingeniaritzako espezializazioarekin (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola) eta MSc in Water and Wasteater Engineering (Cranfield University, Erresuma Batua); hamabost urte daramatza jasangarritasunaren arloan lan egiten, batez ere ingurumen-kudeaketaren eta gizarte-ekintzaren arloetan.