Ingurumen-zientzietan graduatua (Alcaláko Unibertsitatea), Master of Science in Ecology (Universität Bremen) eta MBA (EAE Business School).
2016az geroztik, bere karrera profesionala Grunver Sostenibilidad enpresan gauzatzen du.
Ekonomia zirkularrean aditua, ingurumen-aholkularitzako lanak garatu ditu hainbat sektoretako enpresa eta klusterrentzat (elikadura, eraikuntza, automobilgintza, mugikortasuna, ingurumena,…), eta baita administrazio publikoarentzat ere. Bere gaitasunen artean, azpimarratzekoa da erronka eta aukeren identifikazioa, ingurumenaren arloko arau- eta merkatu-driverretatik abiatuta, eta baita hobekuntzarako soluzioen proposamena ere, ekonomia zirkularraren esparruan.
Basque Ecodesign Centerreko eta Euskadiko ekonomia zirkularraren behatokiko ingurumen-zaintzarako lanen laguntza teknikoen arduraduna izan da, eta gaur egun IHOBEko laguntza teknikoaren arduraduna da, beraren ingurumen-zaintzako sistemarako.