2025eko Apirilak 2, 3 eta 4 IZEN EMATEA ZABALIK
#BCS2025 da...
Ekonomia zirkularreko nazioarteko eta tokiko adituen topagunea, iraunkortasuna enpresa-jardueran txertatzeko joera nagusiak azaltzeko eta eztabaidatzeko.
Euskadin garatutako soluzio zirkularren erakusketa, euskal enpresen berrikuntza nagusiak (produktuak, zerbitzuak eta teknologiak) ezagutu ahal izateko, ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatzeari dagokionez.
Stand-gunea ekonomia zirkularrean lan egiten duten ekimen eta eragile nagusiekin.
BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2025 “TIME FOR ACTION”
Bost urte igaro dira “Europako itun berdea” onartu zenetik; 2020an ezarri zen hazkuntzarako eta garapen ekonomikorako estrategia hau, Europan, ekonomia zirkularraren eredu berri baterantz eraldatzeko apustu estrategikoa egiten duena.
Ekimen politiko berrien bultzadari esker, azken 5 urte hauetan, eredu ekonomikoa aldatzeko beharrezko oinarriak finkatu ditu Europak (zuzentaurak, erregelamenduak, araudiak, merkatu-tresnak…): hasi jarduera-sektore nagusien eraldaketatik eta kontsumitzaileen ahalduntzera arte, produktu jasangarrien merkatu berri bateko protagonistak izan daitezen.
Eraldaketa horrek finantza-sektorearen ikuspegi berri bat izango du bidelagun; aktibo jasangarrietako inbertsioak positiboki diskriminatuko ditu, eta horrek gardentasun-aldi berri bat irekiko du esparru korporatiboan, jasangarritasuna berreskuratzearen inguruan.
Hori guztia egungo ingurumen-erronka hauei aurre egiteko: klima-aldaketa, baliabideak agortzea eta biodibertsitatea galtzea, eta lehiakortasuna eta jasangarritasuna uztarri berean eramango dituen eredu ekonomiko berri bateranzko urratsa egitea.
Aldaketarako oinarriak definituta daude, eta dagoeneko badakigu zein diren gure ekonomian martxan jarri beharreko erronka, epe eta jarduketak. Aldi berri bat hasiko da. Ekintzara pasatzeko garaia da. It’s time for action!
2025 / SUMMIT
2025 / SUMMIT
Helburuak
Basque Circular Summit 2025 kongresuaren helburua, aurreko edizioetan bezala, Euskadiko enpresa eta sare sozioekonomikoari ekonomia zirkularrak eskaintzen dizkion erronkak eta aukerak aztertzea da, eta dagoeneko egin den lanaren balioa azpimarratzea, jarduketa berrietarako inspirazio-iturri izan dadin.
Kongresuak irauten duen hiru egunetan, honako hau aztertuko da:Lege eta arau-garapenean egindako aurrerapausoak
eta Europako itun berdearen testuinguruan, ekonomia zirkularraren alorrean azken urteetan izandako berrikuntzak
Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa erakustea,
Euskadiko enpresei eta sare sozioekonomikoa osatzen duen multzoari laguntzeko, ekonomia-eredu zirkular baterako beharrezko trantsizio honetan
Euskadi nazioarte-mailan kokatzea eta ezagutzera ematea
ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatzeko garaian aitzindari izateko
Euskadiko enpresek ekonomia zirkularraren alorrean egindako lana eta lortutako emaitzak helaraztea
bai bakarka eta bai Euskadi 2030eko ekonomia zirkularraren Estrategiaren testuinguruan martxan jarritako lankidetza-ekimen publiko/pribatuen bidez: Basque Ecodesign Center, Euskadiko ETE Zirkularra eta Basque Ecoinnovation
Irizpideak ematea eta ekintzak sustatzea
Euskadiko enpresei, entitate publiko eta tokikoei, esparru akademikoari eta, oro har, herritarrei, ekonomia zirkularrerako apustua areagotzeko