Hondarribian jaioa, Zenón Vázquez (1974) ELKARGIko Zuzendari Nagusia da 2019az geroztik. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, Finantzetan espezializatu zen Kingston-Londonen, eta Enpresen Goi Zuzendaritzako Programa ere egin zuen IESEn. Ibilbide luzea egin du finantzen eta enpresaren munduan, bai estatuan eta bai nazioartean.
ELKARGIra sartu aurretik, lan profesional arrakastatsu egin du Cie-Automotive ospetsuaren Finantza-arduradun gisa (CFO).
Sakon ezagutzen du finantzen giroa, eta esperientzia zabala du erakunde konplexuen lidergo-eginkizunetan eta Pertsonen Kudeaketan.
Urte hauetan, beraz, esperientzia lortu du finantzen, kudeaketa-kontrolaren eta auditoriaren sektoreko enpresetan.