Loading...

I+G teknikaria - Fagor Arrasate (KONIKER)

Unai Argarate Belategik, 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ekipo ondasunen sektorean. Bulego Teknikoan hainbat makinen  diseinatzaile lanak bete ondoren, azkeneko urteetan, ikerketa arloan dihardu Fagor Arrasateren Koniker ikerketa unitatean.

Ikerketa jardueraren barruan, makina kontzeptu berritzaileen diseinu eta  simulazioan jardun izan du baina batez ere, konformaketa prozesu aurreratuen garapenean zentratu da, hala nola; altzairu, aluminio eta konposite mota desberdinen konformaketa prozesuen ezaugarritzean eta beraientzako ekipamendua definitzen.