Rikardo Bueno industriako doktore ingeniaria da, eta BRTA – Euskal Partzuergo Zientifiko Teknologikoko zuzendari nagusia. BRTA zentro teknologikoez eta ikerketa kooperatiboko zentroez (17 guztira) eta euskal administrazioaz osatutako aliantza da.
BRTA zuzendu aurretik, Tecnalian lan egin zuen, fabrikazioaren inguruko ikerketari lotutako erantzukizunak (industria-ehunera teknologia berriak transferitzeko helburu nagusiarekin) zein nazioartekotzeari lotutakoak (aktibo teknologikoen garapenean liderrak diren Europako erakundeekin lankidetzan aritzeko helburuarekin) zekartzaten postuetan.
Rikardo fabrikazio-arloko berrikuntzaren inguruko Europako jarduera eta ekimenetan ere inplikatuta dago. Manufutureko kidea da, eta Factories of the Future elkarte publiko-pribatuko kontsulta-talde industrialeko (AIAG) presidentekidea eta EIT Manufacturing-en eta Euskadin duen nodoaren bultzatzaileetako bat izan da. Ekimen horietan parte hartzearen bidez, fabrikazioaren eremuko I+Garen “eremua zabaldu” nahi izan da beti, Europako industria berritzaileagoa eta, beraz, munduan lehiakorragoa izan dadin.