Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria da 2017. urtetik. Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuaren, Ekintzailetza aktiboaren, Euskadiko LHko sistemaren jasangarritasunaren eta LHko bikaintasunaren arduraduna da. Bestalde, LHko irakasleen prestakuntzaz, LHko zentroetako STEAM estrategiaz, ETEekin lankidetzan aplikatutako berrikuntza-proiektuez, Euskadiko LHren nazioartekotzeaz eta beste zenbait arloz arduratzen da.
2017an Eusko Jaurlaritzan sartu aurretik, LHko irakasle izan zen eta Aretxabaleta Lanbide Eskolako LHko Zentro Integratuaren zuzendari ere izan zen. Gainera, IKASLAN GIPUZKOA ikastetxe publikoen elkarteko lehendakariorde eta lehendakari izan zen 2015etik 2017aren hasiera arte. Laburbilduz, LHri eskaini dio bere bizitza profesionala.