Loading...

Jasangarritasun eta Ingurumeneko kudeatzailea - Irurena Group

Mikel Larrañaga Mezquita Kimika Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), makromolekulen espezialitatean. Gero, Kimikako Ikasketa Aurreratuen titulua ere lortu zuen.

Ikertzaile gisa Euskal Herriko Unibertsitatean bertan hasi zen lanean, enpresa-unibertsitatea proiektu mistoetan parte hartuz. Ondoren, Krafft, S.A. enpresaren I+G sailean sartu zen, eta automobilgintzaren arloko ikerketa-lanak egin zituen. 2000. urteaz geroztik, PINTURAS OROPAL pintura-enpresan dago. Han I+G saileko eta Ingurumen Saileko ikertzaile gisa egiten du lan, eta Ekoscan arauaren araberako ingurumen-kudeaketarako sistema ezartzen ari da. Enpresa IRURENA GROUPen sartu ondoren, Mikelek Jasangarritasunaren eta Ingurumenaren Kudeatzaile gisa egiten du lan; erakundean zirkulartasunaren eta jasangarritasunaren kultura sustatzeko, ziurtagiriak lortzeko eta administrazioarekin izapideak egiteko ardura du, eta ISO 14001 arauaren araberako ingurumen-kudeaketarako sistema bat ezartzen ari da.