Carmen Jaca Industria Ingeniaritzako doktorea da Nafarroako Unibertsitatean.
Gaur egun, Tecnun-eko (Nafarroako Unibertsitatea) ikertzaile eta irakasle titularra da. Bertan, operazioekin, estrategiarekin eta jasangarritasunarekin lotutako hainbat irakasgai irakasten ditu.
Tecnun-eko Ingurumen Jasangarritasunerako Estrategiaren eta Sustainable Engineering ibilbidearen arduraduna da.
Industria Antolakuntzako Sailean egiten du lan, ekonomia zirkularrarekin eta jasangarritasunarekin lotutako proiektuetan.
ETEetan ekonomia zirkularra aplikatzeko estatuko eta nazioarteko deialdietako zenbait ikerketa-proiektutan hartu du parte.
Lehenago, 10 urtez baino gehiagoz, zenbait enpresatan egin zuen lan kalitatearen eta ingurumenaren arduradun gisa eta gaur egun enpresei ekonomia zirkularrarekin lotutako gaiekin lagundu ohi die.
50 artikulu zientifikoen eta Aenor eta Eunsak argitaratutako ekonomia zirkularrari eta enpresari buruzko bi libururen egilekidea da.