Loading...

Euskadiko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea hedatzeko tresnen arduraduna - Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Ingeniari Teknikoa eta Goi Mailako Industria Ingeniaria, Euskal Herriko Unibertsitateko Industria Ingeniarien Eskolan.

Gil y Carvajal S.A.n hasi zuen bere ibilbidea, Ingurumen Arriskuen Analisian aditu gisa. Ondoren, 1997an Ihoben sartu zen. Hasiera batean, euskal industriaren ingurumen-hobekuntza errazteko laguntza-tresnak eta -zerbitzuak garatzeari lotuta zegoen. Ondoren, Ekintza Klimatikoko tresnen berrikuntzan, diseinuan eta garapenean parte hartu du. Gaur egun, Euskadiko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea hedatzeko tresnen arduraduna da.