Loading...

Ingurumeneko Arduraduna - Batz S.Coop.

BATZ S. Coop.en ingurumen-kudeaketako sistemaren arduraduna da Lucía Sánchez duela 17 urte baino gehiagotik, eta esperientzia handia du enpresan ekintza-planak eta ingurumen-politikak ezartzen eta garatzen. Gainera, BATZ talde osoko hobekuntza-ildo berriak gidatzen eta bultzatzen ditu ere.

Biologian lizentziaduna da (Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako Fakultatean), eta Landare Biologia eta Ekologia sailean hasi zen lanean. Horrez gain, Teknologia eta Ingurumen Kudeaketako Unibertsitate Masterra ere lortu zuen. Kudeaketa-sistemetan aditua da, Tokiko Agenda 21eko teknikaria eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria ere honako espezialitate hauetan: laneko segurtasuna, ergonomia eta psikologia aplikatua eta industria-higienea.