Loading...

Jasangarritasun Zuzendaritza Globaleko (ESG) Ingurumeneko burua - Telefónica

Lucia Monforte ingeniari agronomoa da, ingurumenean espezializatua. Enpresaren Ingurumen Kudeaketa eta Kontroleko masterra du, eta Obra Zibileko Eraikuntza Zientzietako masterra.

15 urteko esperientziarekin, aholkularitzan eta ingeniaritzan hasi zen lanean. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena FCC Construccionen egin du, Ingurumen departamentuko eta Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko arduraduna izanik, eta hainbat zeregin garatu ditu, hala nola Ingurumen Kudaketako Sistema mantentzea, ingurumen legeriaren analisia, ingurumen prestakuntza ematea, ingurumen komunikazioa eta jasangarritasun memoria egitea, erakundearen urteko karbono aztarnaren analisia edo ingurumen eta eraikuntza jasangarriko kanpoko lantaldeetan parte hartzea.

Gaur egun, Telefonicako Jasangarritasun Zuzendaritza Globalean (ESG) lan egiten du, eta, hor, ingurumen estrategia korporatiboak zehazten laguntzen du (ekintza klimatikorako plana, isurien konpentsazioa, ekonomia zirkularra, biodibertsitatea edo karbonoaren barne prezioa), operadoreei sostengua ematen die ingurumen kudeaketan, eta erakundearen erreportingean eta inbertsiogile eta analistei emandako erantzunetan parte hartzen du.