Loading...

Ekonomia Zirkularreko zuzendaria - Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Jose María Fernández Alcalá Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Agentziako Ekonomia Zirkularreko zuzendaria da.

15 urtetik gorako esperientzia profesionala du enpresa pribatuetan eta administrazio publikoan.

Industria ingeniari mekanikoa da, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan ikasia (Euskal Herriko Unibertsitatea), eta Ikasketa Aurreratuen Diploma du zentro berean, “Industria-produktuen diseinu ekologikoaren ingeniaritza” lanagatik.

Ekodiseinuari eta bizi-zikloaren azterketari buruzko argitalpen ugari ditu, eta Europar Batasuneko hainbat batzorde teknikotako kidea da Bruselan, bai eta diseinuaren eta produktuaren normalizazioaren arloko batzorde nazional eta nazioartekoetan ere (UNE eta ISO batzordeak).