Ikertzaile seniorra eta Orkestrako Energia eta Ingurumen Labeko koordinatzailea 2018ko martxotik, 20 urtetik gorako esperientzia du energiaren sektorean.
Ekonomian Doktore eta Masterra, Georgetowneko Unibertsitatean (Washington DC, AEB), eta Ekonomian Lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
Orkestran, gai hauekin lotutako ikerketa-proiektuetan lan egiten du: energia-trantsizioko prozesuak, banaketa-sare adimendunak, energiaren fiskalitatea eta finantzaketa berdea, mugikortasun jasangarria, energia-merkatuen diseinua, erregulazioa eta funtzionamendua, energia-eraginkortasuna, energia-metaketa eta ingurumenaren aldetik jasangarria eta lehiakorra den ekonomia baterako trantsizioa.
Orkestran sartu aurretik, Iberian Gas Huben Zuzendari Teknikoa izan zen sei urtez (Iberiar Penintsulan gas naturaleko hub bat garatzeko proiektua).
Intermoney Energiako Zuzendari Elkartua izan zen 8 urtez, energia-merkatuetan, energia-tradingean, arriskuen kudeaketan, modelizazioan eta energia-aurreikuspenean (eskaria, prezioak, etab.) espezializatutako aholkularitza-enpresa.
Aldez aurretik, NERA Economic Consulting enpresan izan zen aholkularia 6 urtez. Bertan, energia-erregulazioan, arriskuen kudeaketan, eta merkatuen eta energia-tarifen diseinuan espezializatu zen, besteak beste.
Zenbait liburu-kapitulu eta artikuluak argitaratu ditu energia-sektoreko eta aldizkari akademikoetan, eta esperientzia handia du energia-sektoreko hitzaldi eta ekitaldietan.