Biologia Zientzietako lizentziatua da (EHU), eta honako master hauek egin ditu: Bioteknologia (Strachclyde University), Enpresen Administrazioa (ESEUNE) eta Elikagaien Enpresen Zuzendaritza (San Telmo Nazioarteko Institutua).
Jon Anderrek esperientzia handia du ikerketan, ekintzailetzan eta kudeatzaile gisa hainbat enpresatan, hala nola Ikertek Diagnostics eta Azti-Tecnalia enpresetan eta Lekunberriko Laktologia Institutuan, eta BASQUE FOOD CLUSTER elkartea zuzentzen du 2009an sortu zenez geroztik. Bertan, euskal elikadura-arloko balio-kate jasangarriago baten berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzen dihardu.