Loading...

Zuzendari kudeatzailea - Ormazabal Corporate Technology

Javier Larrieta Zubia Industria Ingeniaritzako doktorea da (2004) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Aldez aurretik, Itsasontzi Makinetan lizentziatu zen 1990ean, eta Materialetako ingeniari titulua (1993) lortu zuen unibertsitate berean.

1990ean, materialetan espezialista gisa hasi zen lanean Ormazabal enpresan, eta honako postu hauek bete ditu: laborategiko burua (1993) eta teknologiako zuzendaria (2000). 2004az geroztik, zuzendari kudeatzailea da Ormazabal Corporate Technologyn (Ormazabal Zentro Teknologikoa). Zentro hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide da.

Bere ibilbide profesionalean, transferentzia teknologikoko hainbat proiekturen buru izan da, bai I+G+b arloan, bai garapen industrialean. Proiektu horiei esker, VELATIAren (lehen Ormazabal Taldea) negozio-unitate desberdinak eta ikerketa- eta saiakuntza-instalazio bereziak sortu dira.

Basque Ecodesign Centerreko zuzendaritza-batzordeko kidea da 2011tik.