Ekonomiako unibertsitate-ikasketak egin ditu Sarrikoko unibertsitatean, ingelesean graduatua da Deustuko hizkuntza-eskolan, Aceros Treosa enpresako (Ormaiztegi) salmenta-zuzendaria izan zen 1984-1987 aldian, Desguaces y Demoliciones enpresako (Izurza) operazio-zuzendaria 1987-1992 aldian, eta OTUA taldeko (Legutio) zuzendari nagusia 1992-2022 aldian. Espainiako Berreskuratze Federazioko presidentea da 2004. urteaz geroztik, eta EURIC Europako birziklatze-elkarteko plastikoen dibisioko (EPRB) presidenteordea.