Loading...

Enplegu Berdearen Arduraduna - Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Iñigo Aizpuru Basque Ecodesign Center-en arduraduna da (ezagutza aplikatua sortzeko lankidetza publiko eta pribatuko aliantza), baita Basque Zirkular HUB-en arduraduna ere (ekonomia zirkularraren arloko zerbitzu aurreratuen zentroa). Bi plataforma horiek ingurumen-faktorea euskal enpresa-sarean lehiakortasun-elementu gisa txertatzen dute.

Ingeniari kimikoa da (ingurumen-espezialitatea), UPV/EHUko Ingeniaritza Goi Eskolan, eta klima-aldaketari buruzko masterra egin zuen Exeterko Unibertsitatean.

Ingurumen-aholkularitzan 12 urteko ibilbide profesionala egin ondoren, 2019ko urtarriletik Ihobeko ekonomia zirkularreko teknikaria da.