Loading...

Ikertzailea - TEKNIKER

Iñaki Maurtua. Industria-ingeniaria eta informatika-ingeniaritzako doktorea da, eta TEKNIKER zentro teknologikoko ikertzailea (www.tekniker.es). 30 urte baino gehiagoko ikerketa-esperientzian, automatizazioarekin, robotikarekin, ikusmenarekin eta fabrikazio malguarekin lotutako hainbat proiektutan hartu du parte eta horien buru izan da.

Europako 4 proiektu koordinatu eta beste hainbat proiektutan parte hartu ondoren, gaur egun Fabrikazioko robot-teknologietako Cervera 5R Bikaintasun Sarearen koordinatzailea (www.red5r.es) eta Europako HARTU proiektuaren koordinatzailea da (Handling with AI enhanced robotic technologies for flexible manufacturing).