Loading...

Zuzendariordea - Sprilur

Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta abokatu gisa aritu zen zortzi urtez, batez ere administrazio-zuzenbidearen eta hirigintzaren arloan. 2003. urtean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailaren mende dagoen SPRILUR, S.A. sozietate publikoan sartu zen.

2007. urtetik 2015. urtera bitartean, zenbait erantzukizun instituzional hartu zituen bere gain Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza edo Garraio zuzendari gisa, administrazioko hainbat organotan parte hartuz, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordean (COTPV) edo Euskadiko Garraioaren Agintaritzan.

SPRILUR, S.A.n hainbat eginkizun izan ditu teknikari eta zuzendari juridiko gisa, eta gaur egun zuzendariordea da.