Loading...

Estrategia eta Berrikuntzako zuzendaria - Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Berrikuntzaren ikuspegitik, 80ko hamarkadan, gasolinen oxidazioari buruzko ikerketa-lanak egin zituen Dow Chemical Ibérican (Tarragona), eta baita poliester oinarrizko plastifikazioari buruz ere Rhone Poulencen (Girona).

1987an, Ihoben sartu zen, eta, bertan, Lindano pestizidaren poluzioaren konponketaren ardura teknikoa hartu zuen. Lindano-hondakinak tratatzeko instalazioa eraiki zuen, ingurune basikoan egindako deklorazio katalitikoaren bidez. Garai hartan, EHUrekin batera, altzairutegiko hautsak egonkortzeko prozesua ere garatu zuen.

Ihoben, bigarren fase batean, ingurumen-politikako tresna berritzaileak bultzatu ditu; besteak beste, Ekoberrikuntza Programa, lehen Ingurumen Esparru Programa, Teknologia garbien euskal zerrenda, Eko barometro soziala, borondatezko akordioak, Basque Ecodesign Center, etab.