Loading...

Proiektuen zuzendaria - Tecnalia - BRTA

Ingeniari tekniko mekanikoa 1995ean eta Materialen ingeniaria 2004an (EHU), ekoizpen-zuzendaritzako masterra 1997an (MU), eta Materia Kondentsatuko Kimikako doktorea 2011n (Bordeleko Unibertsitatea). 10 urteko esperientzia galdaketaren eta birziklatzearen sektorean.

2007. urteaz geroztik, Tecnalia-BRTAn dihardu, eta prozesu metalikoen arloko proiektuen zuzendaria da. Haren lanak honako hauek izan ditu ardatz nagusiki: material metaliko arin berrien ikerketa eta garapena, aleazio berrien garapena eta hondakin konplexuetatik metalak berreskuratzea.

Europako 12 patenteren asmatzaile nagusia da, eskualdeko, nazioko eta Europako 50 proiektu baino gehiagoren ardura du, eta txostengile eta presidente gisa parte hartu du hainbat kongresutan. Haren argitalpenak eta kongresuetan egindako aurkezpenak 40 baino gehiago dira.

Lan zientifikorik onenaren saria Munduko Galdaketa Kongresuan (2018).