Loading...

Transferentziaren arduraduna - BRTA

Ingurumen Zientzietan lizentziatua (2002) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Fisika Aplikatuan doktorea Nafarroako Unibertsitatean (2009) eta Zientzia eta Berrikuntzaren Kudeaketan masterra Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (2021). Bere ibilbide profesionalean ikertzaile gisa aritu da bai mundu akademikoan bai enpresa munduan. Bere ikerketak ingurumen-teknologietan oinarritu dira, bereziki hondakin-uren tratamendu aurreratuan eta baliabideen berreskurapenean.

Gaur egun, transferentzia-eremuaren arduraduna da BRTAn (Basque Research & Technology Alliance), eta bere jarduera aliantzaren zentroetan sortutako ezagutza enpresei transmititzeko baldintzak dinamizatzea eta indartzea da, haien lehiakortasunari laguntzeko. Finantza Jasangarrien Europako Plataformako kide izan da 2022ko urrira arte, zehazki lantalde teknikoko kide.