Eduardo Beltrán de Naclares Zientzia Fisikoetan lizentziatua da, eta Elektronika eta Automatika Masterra egin du Euskal Herriko Unibertsitatean.
Gaur egun, MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza eta Teknologia zuzendaria da.
Eduardok 25 urtetik gorako esperientzia du berrikuntzaren kudeaketan eta produktuen zein teknologien garapenean, besteak beste sektore hauetan: Automobilgintza, Etxetresna Elektrikoak eta Ekipo Ondasunak.
General Electric, Tecnalia eta Coprecin lan egin zuen, baita Koniker Teknologia Zentroan ere; azken horretan, gainera, Zuzendari Nagusia izan zen.
2011ko apirilaz geroztik, Eduardo Beltrán EFFRAko Board of Directors-en kidea da -European Factories of the Future Research Association-. Halaber, IEC SEG-7ko kidea ere bada (SEG-7 (System Evaluation Group Smart Industry).