Loading...

Zuzendari nagusia - Confebask

Bilbon jaioa, 1962an, ezkondua eta bi seme-alabarekin.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Sarrrikoko Ekonomia Zientzien Fakultatean (UPV/EHU), eta Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko masterra (MBA), Nafarroako Unibertsitateko IESE Negozio Eskolan. Halaber, Donostiako Deustuko Unibertsitatean graduatu zen, Harvardeko Unibertsitatearekin lankidetzan emandako ikasketetan (“Eskualdeko lehiakortasuna eta garapena”). Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle elkartua izan zen 3 urtez.

Gaur egun, Confebask Euskal Enpresaren Konfederakuntzaren zuzendari nagusia da.

Euskal industria ondo ezagutzen du. Confebasken duen erantzukizunetik abiatuta, euskal administrazio publikoekin hitz egiten du enpresak berregituratu eta bultzatzeko planetan, eta aktiboki parte hartu du Euskadin lantzen ari den industria-politikaren eta euskal enpresaren garapenaren aldeko gainerako politika publikoen diseinuan eta garapenean.