Loading...

Kudeaketa Sistema Integratuetako zuzendaria - Vicinay Sestao

Zuzenbidean lizentziatua da, eta bere lanbide-ibilbidea Abokatutzan, Irakaskuntzan eta Kudeaketa Sistema Integratuetan garatu du, batez ere segurtasunaren, kalitatearen eta ingurumenaren arloetan.

Lanbide-ibilbidea Vicinay Cadenas-en hasi zuen 2008. urtean, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan. Ondoren, Ingurumenaren arloan aritu zen, eta, bertan, bizi-zikloaren analisietan oinarrituta lan egiten hasi zen. Analisi horiei esker, Vicinayren produktu sorta osorako III. motako ekoetiketak (Produktuaren Ingurumen Adierazpenak) egiaztatu eta argitaratu ahal izan ziren. Analisi horiek egin zituen sektoreko lehen enpresa izan zen.

2012. urtean, Kudeaketa Sistema Integratuetako (Kalitatea, Segurtasuna eta Ingurumena) Zuzendaritzaren ardura hartu zuen bere gain, erakundea Sestaoko instalazio berrietara lekualdatu zen arte.

Gaur egun, Basque Ecodesign Centerreko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.