Daniel San Martín Predictiaren CEO eta sortzaileetako bat da.
Daniel Telekomunikazio ingeniaria da eta Matematika Aplikatuko eta Konputazio Zientzietako masterra du Kantabriako Unibertsitatean.
Danielek 15 urte baino gehiago daramatza informazio klimatikoa prozesatzeko eta erabiltzeko software-produktuak eta -zerbitzuak garatzen.
Predictiako proiektu-burua izan da Espainiako eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan (FP7, H2020, Horizonte Europa) eta IPCC, FAO, Iberdrola, Copernic, AEMET, IEA edo EDP bezalako erakundeetarako kontratuetan.
FAOrentzat aholkulari gisa lan egin du eta IPCCren azken Ebaluazio Txosteneko Atlas Chapter-en contributing author izan zen, Interactive Atlas-en garapen teknikoa zuzendu zuelarik.
Danielek I+Gko jarduera garrantzitsua du, eta 20 artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan.