Carlos García Crespo Bilbon jaio zen, 1969-06-03an, eta Arrasaten bizi da bikotekidearekin, semearekin eta alabarekin. Industria Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen Mondragonen 1987tik 1991ra bitarte, eta Ingeniaritza Mekanikoa, Materialen espezialitatean, Nantesko Ecole Central izenekoan (1991tik 1993ra bitarte). Bertan doktoratu zen, 1998an. Bere prestakuntza-etapan, curriculum-praktikak eta curriculumetik kanpokoak egin zituen Ikerlan, Tekniker eta Filex Industries enpresetan. Gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez hitz egiten du.
1993. urteaz geroztik, Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoko Ingeniaritza Fakultatean dihardu, hasieran material metalikoetan eta fabrikazio-teknologietan espezializatutako eta Fabrikazio Departamentuan integratutako irakasle ikertzaile gisa. Departamentu horretan, materialak konformatzeko prozesu aurreratuen taldea abian jartzeko lanak zuzendu zituen. Talde horretako koordinatzailea izan zen 1999tik 2007ra bitarte, eta 6 doktorego-tesi zuzendu zituen. 2007ko maiatzetik 2014ko abendura bitarte, MGEPeko Ikerketa eta Transferentziako koordinatzailea izan zen, eta 2015eko urtarrilaz geroztik, MGEPeko koordinatzaile nagusia da.