Carlos Garbisu NEIKEReko zuzendari zientifikoa da. Biologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta Master of Science Londresko Imperial College of Science and Technologyn.
King ‘s College Londonen lortu zuen doktoretza. Doktoretza ondoko ikasketak egin zituen Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn.
2018an, Eusko Jaurlaritzak ikerketa lanagatik errekonozitu zuen.
2019, 2020, 2021 eta 2022an Stanfordeko Unibertsitateak egindako “World’s Most Influential Scientists (Top 2%)” zerrendan sartu zuten. 2021ean azken 10 urteetako lurzoruaren ikertzaileen Top %1 datu basean sartu zuten (PubMed).
Bere ikerketa ildoa mikrobio ekologiaren tresnen erabileran oinarritzen da, perturbazioek lurzoruaren osasunean duten eragina ebaluatzeko.
170 artikulu indexatu baino gehiago ditu Scopusen, h > 50 indizea eta 7.400 aipamen baino gehiago.