Loading...

Nazioarteko Operazioen zuzendaria - Batz S. Coop.

Ingeniari mekanikoa Mondragon Unibertsitatetik, bere karrera profesionala automobilgintzan garatu du, MONDRAGON Korporazioaren kidea den BATZ Group nazioarteko enpresa-taldearen barruan. Proiektuak goi mailako bezeroekin kudeatzen hasi zen, 2022ko urtarrilera arte, orduan Operazioen Zuzendaritzari heldu baitzion.

Zeharkako posizio horrek analisiak egiteko ahalmen handia exijitzen du, arriskuak identifikatuz eta eskura dauden baliabideak ebaluatuz, BATZen helburuarekin bat datozen emaitzarik onenak eskaintzen dituen estrategia definitzeko:  mundua hobetzen laguntzea, taldeka, mugikortasunerako irtenbide global, berritzaile eta jasangarriak eskainiz.