Loading...

Lurzorua Babesteko Estrategiaren arduraduna - Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Kimika Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.

Wageningengo Nekazaritza Unibertsitatean (Herbehereak) eta GAIKER zentro teknologikoan osatutako prestakuntza-aldia amaitu ondoren, IHOBEren lurzoru-taldean sartu nintzen. Une hartan, 90eko hamarkadaren hasieran, lurzoru kutsatuen lehen plana idazten hasi zen.

Harrezkeroztik, nire lana eremu horretan ardaztutako politika eta tresna publikoak diseinatzen eta hedatzen oinarritu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzorua Babesteko 2030 Estrategia onartu ondoren, baliabide hori osorik babestera hedatu dena.