Meatze-ingeniaritza ikasi zuen Oviedoko Unibertsitatean, eta energiaren sektorean egin du ibilbide profesional osoa. EDP España enpresan hasi zen sektore elektrikoaren kudeaketa- eta erregulazio-kontrolarekin lotutako karguetan, eta duela 15 urtetik hona, ingurumenaren arloan dabil, ekonomia zirkularrarekiko eta kapital naturalarekiko konpromisoa bultzatuz negozio-arlo guztietan (elektrizitatea sortzea eta banatzea eta energia eta zerbitzuak merkaturatzea).