Loading...

Jasangarritasun arduraduna - Uvesco

Ingurumen Zientzietan graduatua naiz, eta prestakuntza hori Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterrarekin osatu nuen, biak Euskal Herriko Unibertsitatean.

Ingurumenaren hainbat arlotan lan egin ondoren, ICLEIren bulego nagusietako (Friburgo, Alemania) hiri-jasangarritasuneko arloan barne, ekonomia zirkularrean espezializatzen hasi nintzen, IHOBEk emandako prestakuntzari esker.

Duela bi urtetik hona Uvescoko jasangarritasun arduraduna naiz, eta, bertan, ingurumenarekin eta erantzukizun sozial korporatiboarekin lotutako gaiak koordinatzen ditut.