Zuzenbidean lizentziaduna, Ekonomian espezializatua, eta Filologia Hispanikoan doktorea, merkataritza-banaketaren sektorean egin du ibilbide profesional osoa, 1995etik aurrera Continente merkataritza-zentroetan (Promodès taldea), eta 1997tik aurrera EROSKIn. Bi hamarkada hauetan, zenbait sailen arduraduna izan da: Marka Propioen arduraduna, Ehungintzako zuzendaria eta Erosketen zuzendaria. Eta gaur egun, Marketin Estrategikoaren Arloko Osasun eta Jasangarritasuneko zuzendaria eta EROSKI Fundazioko zuzendari nagusia da.
Erantzukizun horiekin batera, kargu hauek ere izan ditu: Intercoop Ltd-eko lehendakariordea (nazioarteko erosketen zentrala da hau, Eskandinaviako eta Italiako banatzaile liderrei zerbitzua ematen diena, EROSKIri ez ezik), Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioko (FECOE) lehendakaria, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko (CSCE) kontseilaria, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko kidea (Konfekoop), Elkar Lan S. Kooperatibaren Presidenteordea (kooperatibismoa sustatzeko), Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren Espainiako Sareko Batzorde Betearazleko kidea, Enpresaren Erantzukizun Sozialeko Aldizkariaren Kontseilu Aholku Batzordeko kidea, Euskadiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kidea, AECAko Erantzukizun Sozialeko Batzordeko kidea eta Basque Ecodesign Centerreko Batzorde Betearazleko kidea. Hainbat komunikabidetan kolaboratzailea ere bada.