Loading...

Eraikuntza Jasangarriko arduraduna - Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

Biologia Zientzietan lizentziatua, Salamancako Unibertsitatean

Ingurumen Ingeniaritzako masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean

1999az geroztik, Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Arlo Teknikoko kidea da.

Denbora horretan, hainbat ekimen diseinatu, garatu eta kudeatu ditu, hala nola:

  • Ihobe-Line zerbitzua, enpresei eta herritarrei ingurumen aholkularitza emateko
  • Ihoberen Ingurumen Behatokia: Zaintza estrategiko eta antena teknologikoko zerbitzua ingurumen gaietan
  • Ekonomia Zirkularreko erakustaldi teknologikoko proiektuak
  • Tresna legalak, teknikoak eta laguntzakoak eta argitalpenak hondakinen kudeaketaren eta material birziklatuak berrerabiltzearen arloan, batez ere eraikuntza eta eraispen hondakinei eta biohondakinei dagokienez
  • Tresna legalak, teknikoak eta laguntzakoak eta argitalpenak Eraikuntzaren eta Eraikuntza Jasangarriaren arloan
  • Erosketa eta kontratazio publiko berderako eta elkartutako tresnetarako irizpideak eraikuntza obretan