2003an, Durangoko Udaleko Bulego Teknikoan sartu nintzen, Tokiko Agenda 21eko Udal Plan Estrategikoaren kudeatzaile gisa, eta udal energia-estrategia kudeatu nuen Durangoko Energia Kudeatzaile gisa.
2006az geroztik, Durangoko Udaleko Plangintza Jasangarriko arduraduna naiz, Jasangarritasun eta Hirigintza sailean.
Sail horretan, jasangarritasun-politiken plangintza estrategikoaz arduratzen naiz. Halaber, hiri-espazioetako udal-proiektuak eta udal-eraikinak ere ebaluatzen ditut, Agenda 2030eko Udal Plan Estrategikoan ezarritako GJHak betetzeko.
Era berean, Klimaren eta Energiaren Udal Plana (2022-2030) zuzentzen dut. Plan horretan, Durangoko udal-sailek datozen urteetan klima-egokitzapenerako hartu beharreko neurriak nabarmentzen dira.