Ihobek hamarkada bat baino gehiago darama Euskadin Hondakinen Prebentziorako Europako Astea (EWWR) kudeatzeko eta antolatzeko Idazkaritza Teknikoan. EWWRren Europako Sarien deialdian urtero Euskadi ordezkatuko duten ekintzak hautatzea da agindutako eginkizunetako bat.
Aurten, azaroaren 22tik 25era FICOBAn Basque Circular Summit ospatzeko aukera paregabea aprobetxatuz, 24ko jardunaldiaren azken ekitaldi gisa, aipatutako sarietarako euskal hautagaiak aurkeztuko dira.
Batetik, Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak Euskal Autonomia Erkidegoan eta kontinentean gero eta garrantzi handiagoa duela egiaztatu nahi da, eta, bereziki, hautatutako ekintzen erakundeen eta arduradunen ahalegina eta emaitzak egiaztatu eta zabaldu nahi dira.
Egitaraua 2022/11/24
17:30 Irekiera
Amaia Barredo, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea
17:40 Hautagaien aurkezpena
17:45 Diplomak ematea
Non: Ficoba Fundazioa
Av. Iparralde, 43 – 20302 – Irun