Loading...

Ingurumen Zaintzako eta Zirkulartasuneko koordinatzailea - Grunver

Ingurumen Zientzietan graduatua, eta Bremengo Unibertsitatean (Alemania) Master of Science in Ecology.

2016. urteaz geroztik, Grunver Sostenibilidad enpresan ari da lanean. Bertan, kidea da eta ingurumen-zaintzako, zirkulartasuneko eta ekitaldi jasangarrietako koordinatzailea ere.

Ingurumen-aholkularitzako lanak egin ditu hainbat sektoretako enpresa eta klusterrentzat (elikagaiak, eraikuntza, automobilgintza, mugikortasuna, ingurumena…), eta baita administrazio publikoarentzat ere. Bere gaitasunen artean, ingurumeneko arauen eta merkatuaren driverretatik abiatuta erronkak eta aukerak identifikatzea nabarmentzen da, eta baita ekonomia zirkularraren esparruan hobetzeko konponbideak proposatzea ere.