Loading...

HQSEko zuzendaria - Orona, S.Coop

Joseba Erauskin industria-ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatean (1996) eta MBA Mondragon Unibertsitatean (2009).

2010ean, Oronan sartu zen Negozio Berriak Garatzeko arduradun gisa, eta 2012 eta 2016 artean Ulahi Orona (Donostia), Orona CAAS (Burgos) eta Orona Pecrés (Murtzia) gerentziak hartu zituen. 2016. urtean Orona Zonas-eko Kudeaketa Zuzendaritza hartu zuen bere gain, eta 2020. urteaz geroztik Orona, S.Coop.eko HQSEko zuzendaria da.

Lehenago, Invema, Osarten eta Mondragon Promozio Zentroan egin zuen lan.

Basque Ecodesign Centerreko Batzorde Estrategikoko kidea da.