Loading...

EKOBERRIKUNTZA: HERRIALDE ERANTZUNAK EUROPAR ERRONKEI

Europar Batzordeak Ekonomia Zirkularreko eredu bat Europar Batasunean benetan ezartzearen alde hasitako bideak ekoberrikuntza sendo bultzatzea eskatuko du. Horregatik, Europar Batzordeak berak kontsideratzen du Ekoberrikuntza Europaren etorkizuneko lehiakortasunaren gakoetako bat dela, etorkizunean abiatu beharko diren merkatu berdeen motorra.

Ekonomia Zirkularrerako ekoberrikuntza esparru orokor bat da, enpresen arteko eta sektore arteko irtenbide kolaboratiboak eskatzen dituena. Horregatik, nahitaezkoa da komunitatearekin eta komunitateari begira lan egitea, eta beharrezkoa da topagune berriak sortzea proiektuak gauzatzen dituzten enpresen artean, sinergia berriak sortu ahal izateko sektore bakoitzaren balio-kateetan eta balio-kateen artean.

Info gehiago: Ekoberrikuntza Euskadin.105 industria-proiektu irtenbide zirkular berrietarako

BALIO-KATEEN ZIRKULARTASUNA: ENPRESEN JARDUNBIDE EGOKIAK

Ekonomia Zirkularraren erronkari erantzuteko, ikuspegi integratzaile bat aplikatu behar da, hau da, merkaturatzen diren jarduera, produktu eta zerbitzu guztien bizi-zikloan inplikatutako balio-kate osoa barne hartzen duen ikuspegi integratzaile bat. Eta balio-kateez hitz egiten badugu, ETEei buruz hitz egin behar dugu.

Enpresa txiki eta ertainak ezinbestekoak dira EBren ekonomiarako, zeren europar enpresen % 99 baitira, eta sektore pribatuko enpleguen bi herenak hartzen dituzte. ETEen lehiakortasuna hobetzea Europako Itun Berdearen lehentasunezko helburuetako bat da.

Batzarren bigarren jardunaldi honen ardatza izango da aztertzea, euskal ETEentzat, zein diren ekonomia zirkularrak balio-kate nagusietan dituen inplikazioak eta jadanik sortzen dituen erronka eta aukerak. Horri begira, kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira, euren protagonisten eskutik.

EUROPAR MERKATU ZIRKULARRAGO BATERANTZ

Europako historiaren une nahasi batean gaude, zeren klima-aldaketak eta baliabideen eskuragarritasunak mehatxu egiten baitiote Europako eta munduaren gainerako eremuetako ekonomiari; aldi berean, COVID-19aren pandemiaren ondorioak gainditzen saiatzen ari gara.

Erronka horiei erantzun nahirik, Europak erabaki du Itun Berdearen alde egitea, gure gizartea eraldatzeko eta EBko ekonomia moderno, baliabideen erabileran efiziente, lehiakor eta bidezko bihurtzeko.

Apustu irmo horrek bultzatuta, askotariko ekimenak abiatzen ari dira araudi, legegintza eta merkatuaren alorretan, jarduteko egutegi zehatz batez; asmoa da aurrez aurre dugun eta askok benetako “tsunami eraldatzaile” deitu dioten erronkak eskatzen duen mailaren parean egotea.

Batzarraren lehenengo jardunaldi honetan, alor horretan egindako aurrerapen nagusiak aurkeztuko dira, eta euskal ehun industrialeko eragile ekonomiko nagusiekin eztabaidatuko da.